Logged In As Admin: {{reverbUser.name}}, Acting As: {{reverbPageObject.data.name}} ({{reverbPageObject.data.type}})
 
x

You are using an outdated browser. Please upgrade your browser to improve your ReverbNation experience.

Ero / Bio

Taldearen lehen pausuak 2007 urtean eman ziren. Garai hartan Julen B., Ibai eta Julen G. bakoitza bere taldearekin jotzen geunden ta tauletan ezagutu ondoren, inoiz elkarrekin zerbait egiteko ideia bururatu zitzaigun, lagun arteko denbora pasa gisa. Gauzak horrela, noizean behin elkartzen ginen, seriotasun gutxirekin, bi gitarra eta bateria bat zarata egiten ta primeran pasatzen. Denbora pasa hala, Asier, Julen G.-ren ikastolako ikaskidea taldera batu zen baxua jotzeko eta gutxinaka taldeak seriotasun puntu bat hartu zuen. Puntu horretan, Ibaiek momentuz taldetik aldetzea erabaki zuen, denbora faltagatik, hala ere, beste hirurok jotzen jarraitu genuen hainbat abesti sortuaz. Azkenik Eneko batu zitzaigun ahotsetan, momentu horretan, taldeak faltan zuen bultzada jaso zuen, eta geroztik, oso denbora gutxitan lan asko aurreratu dugu. 2011-2012 urtetan zehar abestiak egiten eta kontzertuak jotzen ibili gara.

Orain 2012 urriaren bukaeran, Xanperen Koba estudioetan sartzekotan gaude gure lehen lana grabatzeko. 12 abesti izango dira, zeintzuetan rock gogorra eta ahots melodikoa uztartzen saiatu garen. Abendurako diska kalean egotea espero dugu, eta doain deskargatzeko aukera izango duzue, beraz adi!

General Info

Band Members
Eneko M. /Julen B. / Julen G. / Asier B.
Artist Name
Ero
Home Page
http://www.reverbnation.com/erotuta
Active Since
01/11
Genres
Rock / Hardcore / Metal

Contact Info

Location
Bizkaia, ES